Оригинален текст
Nire zilborretik altxatu ditut begiak
gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada
ez zait batere gustatu orain ikusten dudana
Nire zilborretik altxatu ditut begiak
gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada
ez zait batere gustatu orain ikusten dudana
Ez zen iguala ere barkamena eskatzea
behar dugunaren bila aldiz ezagutzea
horrekin zerbait lortuko nuela jakinez gero
nire zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko
Ta gaur, ondoan behar zaitut berriro
ez naiz nire bizitzaren jabe
zaila, egiten zait aurrera egitea
negar batean erori gabe
Nire zilborretik altxatu ditut begiak
gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada
ez zait batere gustatu orain ikusten dudana
Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia
ezta zugatik emango nukela nire bizia
jakin ezazu inoz gehiago ez dizut hutsik egingo
ta nire barruan izango zarela betiko
Ta gaur, ondoan behar zaitut berriro
ez naiz nire bizitzaren jabe
zaila, egiten zait aurrera egitea
negar batean erori gabe
Ta gaur, ondoan behar zaitut berriro
ez naiz nire bizitzaren jabe
zaila, egiten zait aurrera egitea
negar batean erori gabe