Оригинален текст
Ur tanta bat bezala
Eguzkipean
Heltzear lehortzen naiz
Nire bidean
Euri izan nahiko nuke
Zugan ibai bihurtuz
Gauerdietan
Zure haran ezkutuak laztanduz
Euria izan nahi dut
Lur zapalduetan suak itzaliz
Euria izan nahi dut baina...
Ur tanta bat naiz
Maiz babesten naizena
Laino artean
Argi izpietatik
Anparatzean
Euri izan nahiko nuke zure
Itsasoraino helduz
Guda zauriak
Zure gorputza bustiaz sendatuz
Euria izan nahi dut
Lur zapalduetan suak itzaliz
Euria izan nahi dut baina...
Ilargipean begiratzen zaitut gauetan
Ipar haizea zuregana helduz,
Amestuz, amestuz
Ur tanta txiki bat naiz
Eta zugan ibai bihurtuz
Itsasora heldu nahi dut
Zure lur zatituetan
Su guztiak itzaliz
Zurekin askatu nahi dut