Оригинален текст
Burua su bihurtzen den gau beltzetan
gerta daitekeenaren beldurretan
zer pasatzen zaizu
arduraz galdetzen didazu
isiltasuna
azaldu ezinaren erantzuna
une zailak garai txarrak elkarrekin
iraganeko hondarrak eutsi ezin
zer pasatzen zaizu
arduraz galdetzen didazu
inpotentzia
lagundu nahi duenaren hezia
ez dago irtenbide magikorik
ezta ere atzerantza bueltatzerik
eta zalantzen mina
gauetan lo egin ezina
eta erantzuna
saiatzean dago begi iluna
besarkatu
ez zaitez ikaratu
une honek noiz arte
iraungo du
gogoratu
sufritzen badakigu
isiltasun oihu hau
barkaidazu