Оригинален текст
Askatasun oihu bat
Olatu bat bezala
Entzun da Kantauri itsasoan
Lur zatitu honetan
Itxaropen doinu hau
Hegalean zabalduz goaz
Kimu berriak landatuz
Bide zail luze honetan
Aurrera goaz
Ta gaua
Argitzen doa
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Badakit
Iritsi da eguna
Gure etorkizuna
Askatasuna
Batera iraun dugu
Ekaitz bortitzenetan
Berunezko garai latzetan
Gure ilusioekin
Gure akats guztiekin
Azken arnasera arte libre
Itxaropen hitz hauek
Eskeini nahi dizkizut
Bi esku xume mindu hokin
Garena babestera
Behartutakoekin
Laztantzen dakiten berekin
Bidean
Aurrera goaz
Ta gaua
Argitzen doa
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Jadanik
Ez dut nahi agurrik
Iritsi da eguna
Askatasuna
Etxean behar zaitugu
Gurekin behar zaitugu
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Jadanik
Ez dut nahi agurrik
Iritsi da eguna
Askatasuna