Оригинален текст
Gazte topatu ginen,
Ametsak gureak ziren
Laztanak, sentimenduz beteak
Oharkabean, maitasuna zen
Bion arteko istorio honetan
Hazitzen joan zen sua, barnean
Elkar babesten ginen,
Irrifar bat nahikoa zen
Gaueko iluna argitzeko,
Gure begien isladapenak,
Etorkizuneko argi samurra,
Biontzat atsegina
Istorioaren azken unean aurrean,
Sentimendu ugariak, negar malko artean
Maite ziren begiradak elkartzean
Isiltasuna apurtuz, ZORIONTSU IZAN
Iraganeko sua, itzaltzen joan zenean
Ametsetik esnatzean, istorioa amaitzean
Gure maitasun berbak gugandik urruntzean,
Laguntasuna nagusi...